Badakit Erandion jende askok ezagutzen nauela, baina nire berri ez duten guztientzat aurkeztu nahi dut nire burua.
Pilar García naiz, jendeak Pili García bezala ezagutzen nau.
2015 eta 2018 urteen artean Altzaga – Erandioko Jubilatuen elkarteko idazkaria izan naiz
2018tik hona, 2023ra arte, Altzaga – Erandioko Jubilatuen Elkarteko presidentea naiz.
2015. urtetik aurrera egin den bidea, BBK-k jubilatuen klubak kudeatzeari utzi zionez gero, neketsua izan da.
Nire lan nagusia da, Zuzendaritza Batzordearekin batera, Altzagako Adinekoen Gizarte Zentroan (aurrerantzean, Gizarte Zentroa) programatutako jarduerak koordinatzea eta kudeatzea .
Presidente eta koordinatzaile naizen aldetik, nire zeregina da gizarte-zentro hau osatzen duten pertsona guztientzako jarduerak, bidaiak eta txangoak bilatzea, antolatzea eta kontratatzea, betiere Zuzendaritza Batzordearen onespenarekin.
Nire zeregina da, halaber, baliabide ekonomikoak bilatzea gizarte-zentroak lanean jarraitu ahal izan dezan. Baliabide ekonomikoak Udalaren eta Aldundiaren dirulaguntzetatik eta bazkideen kuotetatik datoz.
Egiten dudan beste lan ugarietako bat Udalarekin harreman zuzena izatea da, irtenbide desberdinak bilatzeko eta gizarte-zentroa birmoldatu ahal izateko.
Batzuetan, iruditzen zait udalak berak ikusten gaituela jada adin batera iritsi diren pertsona bezala, eta, beraz, itxaron besterik ez dugula egin behar, eta, horrela, luzatu egiten du Gizarte Zentro honen egoera larria.
Erandioko Gizarte Aktiboaren parte garen aldetik, eta pisu handiarekin gainera, aurre-erretiroko edo erretiroko adinean gauden pertsona asko garenez, eskatzen duguna da Udala inplika dadila Gizarte Zentroa egokitzen.
Bide honetan, Batzordea osatzen duten boluntarioek laguntzen didate.
Beste boluntario eta bazkide batzuek gizarte-zentroari ematen diote denbora, eta jarduera berriak ikasi nahi dituztenen zerbitzura jartzen dute, edo, besterik gabe, burua aktibo mantentzeko.
Lehen aipatu ditudan kudeaketa guztien artean, Helduak Zabaltzen ekimenaren esperientzia pilotu bat hartu nuen, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskofederpen ekimena, Adinekoen Gizarte Zentroen eraldaketa digitalerako.
Egokia iruditu zitzaidan gure Gizarte Zentrorako, bertan parte hartzeko eskaera egin nuen eta… EGOKITU ZITZAIGUN!
Diru honekin Gizarte Zentruaren digitalizazio osoa egiten ari gara:
- Web bat sortzen ari gara.
- Sare sozialak
- Podcast bat, ezagutzen ez dutenentzat Interneten komunikatzeko dugun beste modu bat da.
Pandemiarekin konturatu ginen munduak komunikatzeko modu desberdinak bilatu zituela, eta, beraz, horretan ari gara.
Lerro hauetatik dei egiten diet 55 urtetik aurrera gure Gizarte Zentroko kide izan daitezkeen guztiei.
Ideia eta aurpegi berriak nahi eta behar ditugu, Gizarte Zentro honek berpizteko eta bertako kideei zerbitzu berriak eskaini ahal izateko.
Azken batean, kontua da KOMUNITATEA SORTZEA, herri lagunkoia izatea, sozializatzea, aktiboki zahartzea, gure bizi-kalitatea hobetuz.




