Altzagako Adinekoen Gizarte Zentroa

Jubilatuen Elkartea

Komunitatea sortzen

Ikasturte Berria

Lehenengo eta behin, aurkeztuko naiz, nire izena Javier Castro da eta Altzaga-Erandioko Jubilatuen Elkarteko Batzordeko kidea naiz.

Diruzaina izatea da nire zeregina, hau da, Elkartearen kontuak eramatea.

Bizitza aldaketa-fluxu nabarmena da eta une eta garai bakoitzera egokitu behar gara.


Garai honetan, jubilatua izatea pertsona aktiboa izatea da, eta hortik dator zahartze aktiboaren termino ospetsua.

Horregatik, hemendik aurrera, Altzaga – Erandioko jubilatuen elkarteak, Altzagako adinekoen gizarte-zentroa kudeatuko du. Zentro horietan aurrejubilazioa hartzeko edo jubilazioa hartzeko zorian dauden 55 urtetik gorako pertsonak bildu nahi dira.

Nahitaezkoa da zentru horiek kafe bat hartu eta kartetan jokatu besterik egiten ez den lekuekin lotzen dituen kontzeptua aldatzea.

55 urtetik gorako pertsona asko gara, eta zentro horiei bizia eman diezaiekegu.

Batzordekide bezala, 55 urtetik gorako pertsonak Gizarte Zentroko kide egitera animatzen ditut, horrela, jarduera mental zein fisikoa etengabe mantenduko diguten jarduerak bilatu eta egin ahal izateko.

Hitzaldi oso interesgarriak eman nahi ditugu, gure bizitzako une jakin batean aurki ditzakegun egoera jakin batzuetan lagunduko digutenak, hala nola:

  • Segurtasuna etxean
  • Segurtasuna bide publikoan
  • Lehen laguntzak.
  • Lapurretak etxean zein kanpoan.
  • Duela urte batzuetatik hona ematen diren tailerrez gain, orain kudeatzen ari garen tailer berriak aurrera eraman ahal izateko.
  • Gizarte Zentrotik egin dezakegun beste puntu garrantzitsu bat plataforma bat sortzea da, Udalari eta Gizarte Zerbitzuei beren egoera fisiko eta/edo psikologikoagatik etxean larrialdi-egoeran dauden pertsonen berri emateko.

Lerro hauetan irakur dezakezuenez, gizarte-zentro hau maila guztietan aldaketa sustatzen ari da.

Aldatu dugun beste gauza bat kanpoko munduarekin komunikatzeko modua da.

Elkartekide direnentzat, kartelak eta WhatsAppa komunikazioaren parte dira oraindik ere, baina webgune bat eta sare sozial batzuk gehitu ditugu, podcast batez gain, eta bertatik dibulgaziozko hitzaldi oso interesgarriak sor ditzakegu.

Azkenik, 55 urtetik gorako pertsona guztiak elkartzera animatzen ditut.

Kuota urtean 12 €-koa da.

Javier Castro, Elkarteko diruzaina

Altzagako Adinekoen Gizarte Zentroa

Jubilatuen Elkartea

© 2023, Altzaga Jubilatuen Elkartea. Eskubide guztiak erreserbatuta.