Altzagako Adinekoen Gizarte Zentroa

Jubilatuen Elkartea

Komunitatea sortzen

Podcast

Lehenengo gauza, ba al dakizue zer den Podcast bat?

Podcast-az ari garenean, gaur egun komunikatzeko ditugun modu desberdin eta ugarien arteko bati buruz ari gara.



Gaur egun, ziur WhatsApp-ek zuen esku jartzen dituen audioak erabiltzen dituzuela senideekin eta lagunekin komunikatzeko (batzutan, idazteak nagitasun handia ematen digu).



Azkenean, podcasta hori baino ez da, audio bat, baina pertsona askorentzat interesgarria egiten duen edukia duena.

Altzagako Adinekoen Gizarte Zentrotik podcast bat sortu nahi dugu, pertsona guztientzako eduki interesgarria duena.

“La trastienda de la Sabiduría” deitzen diogu, asko dugu kontatzeko.

Parte hartzera gonbidatzen zaitugu, zure istorioak kontatzera, zure iritziak ematera.

Altzagako Adinekoen Gizarte Zentroa arduratuko da sare sozialetan zabaltzeaz, kontatu behar duzuna argitara atera dadin.


La Trastienda de la Sabidurían beti daukagu kontatzeko zerbait

Aukeratu, hautatu ditugun gaien artetik, zein edo zeinetan parte hartu nahi duzun.

Gehieneko pertsona kopurua dago podcast-saio bakoitzeko.

Eman izena!

Dibulgaziozko hitzaldiak

  • Ikasturte berriaren hasiera
  • Jarduerak
  • Oscar Morenoren proposamena: Matxismoa zahartzaroan

Altzagako Adinekoen Gizarte Zentroa

Jubilatuen Elkartea

© 2023, Altzaga Jubilatuen Elkartea. Eskubide guztiak erreserbatuta.